XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Donosti`n jaio zan, 1773-7-1`an.
San Bizente elizan bateatua.
Donostiarra zan bere aita ere, Martin Josep; ama, ordea, Maria Ana, Urrestilla`koa.
Sendi onek etxe bat zeukan Esterlines kalean, baiña 1813`an, ingles-portugesak Donosti kiskalazi zutenean, beronen etxea ere suak irentsi zuen, ordurartekoan Bizente`k ondutako euskal olerki guztiakin batera.
Sunbilla`ko alaba Antonia Latasa`rekin ezkondu zan 1819-11-28`n.
Bi alaba izan zituzten, baiña agi danez etzuen Etxagarai`k zorion aundirik ezkontzan izan.
1855-4-15`an, 81 urteko zala, Donosti`n bertan eriotzak itzali zion bizia.
Beartsu bizi izan zitzaigun, 1813`tik aurrera batez ere, urte luzeetan Donosti`n Udaletxeko arduradun izanik.
Alai, maitekor zan guztiakin; euskaltzale amorratu ta olerkari errikoi.
J. Manterola'k dioskunez, berau izan zan 1813'tik 1853'rarte zerbait idatzi bear zan jai ta abagune guztietako bertso-jartzaille naitaezkoa.
Teatru bat zala, dirua biltzeko jaialdi bat zala, iñauteri, ikasle-zamo-sail, ziranak zirala, Etxagarai genduan koplagille.
Donosti`ko elizetarako eguberri kantak
Politikaz liberala zan,
Ongi zekian euskeraz.
Bertso-neurkeran ederki zebilkigun: umore ona dariola daude bere lanak oro.
Itz-lauz ere idatzi zuen zerbait: 1856'an L. L. Bonaparte'k berarekin eraman zuen Jesukristo'ren Ebanjelioaren itzulpena egiten,
Aren bertso-lanak, berriz, orbelak iduri or-emen dabiltzan paper zaharretan eta
Gure egunotan A. Zabala josulagunak bere
Auek dioskute nor eta nolakoa zan Etxagarai.
Errege-sendikoai ta aundikiai atsegin ematearren, baratzaien, langille-maixuen eta onakoen jaiak ospatu oi zituzten gazteak.